2010/05/31

Massimo Dutti

Aurrekoan Zara zen, orain berriz Massimo Dutti. Hau bestea baino garestiagoa da, baina hala ere, eskuragarria.

Massimo Dutti Inditex grupoko enpresa ba da. 1985an sortu zen Bartzelonan gizonezkoen arropei eskeinita. 1991 Inditex-ek akzioen %65 lortzen du, 1995 gutiz erosteko. Orain enpresak bere oferten aukerak zabaldu ditu eta emakume, neska, mutil arropak eta lurrinak eskeiniz. Oraingoz 400 denda baino gehiago ditu 30 herrialde desberdinetan.

Lantzen duen estiloa klasikoa, elegantea eta ikasia da; eguneroko nahiz formalagoa.
El estilo que maneja es clásico, elegante y estudiado; tanto ropa de diario como formal.

Klik egin gehiago ikusteko...

Zara

Orain arte jarritako markak ez dira oso eskurakorrak guretzako, beraz, jarraian ZARA kate dendei buruzko artikulotxoa idatzi dugu, arropa polita eta loa kenduko ez dizuten prezioekin. Zara denda kate espaniar bat da INDITEX taldearena, Amancio Oterga Gaonak sortua. Ezapide katea da enpresan eta Europa, Amerika, Afrika eta Asian dago errepresentatua 3890 dendekin 70 herrialdeetan, eta horietako 500 espainian. 2007an zehar 560 denda ireki ziren talde guztian. Denda horietako batzuek Lefties eta Zara Reduced marka erabiltzen dute, arropa merke eta tenporadas kanpoko arrasto soberakinak saltzen.

2004an, bere negozioa 3.819,6 millio eurokoa zen eta %67,8 INDITEXeko salmenta irudikatzen zuen. Hiru zentro logistikorekin kontatzen du, eta nagusia Arteijon dago, La Coruñan, bere lehen almazena ireki zuen tokia, bat 1975 ean eta beste bi Zaragoza eta Madriden. Duela gutxi, Chinan kontinentalean bere denda ireki zuen, Shangai hirian.







Klik egin gehiago ikusteko...

2010/05/24

Eguzkitako betaurrekoak '10


Gaur eguraldi ona egiten du, denak gustura gaude eta eguzkitarako betaurrekoak hartzeko momentua iritsi da. Aurten modan egongo diren eguzkitarako betaurreko batzuk jarriko ditugu jarraian. Ea zuen gustokoak diren!


Hauek dira uda honetan puri-purian egongo direnak; Ray Ban Wayfarer
Hauek ere Ray Banak ditugu, baina kasu honetan Aviadorrak.



Leirek horrelako batzuk ditu.




Hauek ere punta-puntakoak dira, Carrera Rush.
Amaiak beti ditu horrelakoak bere poltsan.

Pradarenak dira hauek, SPR o8LS1AB1A1GLOSS BLACK GRAY.
Hauen erreferentziarik ez dugu, baina oso politak iruditzen zaizkigu, batez ere neskarenak.
Alexander McQueen-enak, amq 4147.





PASA EZAZUE UDA ON BAT EGUZKITAKO BETAURREKO EDERREKIN!



(hemen duzue eguzkitako betaurrekoen orri interesgarri

bat erosteko asmorik baldin baduzue http://www.gafasonline.es/)




Klik egin gehiago ikusteko...

2010/05/17

Chanelen udaberri-udako martxa

Hemen jarri dizuegu Chanelek aurkeztu digun Udaberri-Udako azken kolekzioa.

Jarraian bideoari buruzko gure iruzkina:

Garbi ikusten dugu Zuekoak oso modan daudela, Chanelen Zuekoak uda honetako it-ak dira, dagoeneko hasi dira kolore, modelo eta forma desberdinetan ateratzen. Sopan ere ikusiko ditugunez, espero dugu komodoak izango direla. Zuekoei buruz hitze egiten amaitzeko, esan beharra dugu Amaiak horrelako batzuk dituela eta estreinatzeko desioz dagoela.



Orain arropetan oinarrituko gara. Ikusi dezakegun moduan, hare koloreko janzkera da nagusi, hala ere estanpatu nahiz karratu txikiak ere protagonismo handia dute. Alabaina, gauerako beltza da kolore protagonista. Edozien kolorekin ondo konbinatzen du, beti modan dagoen kolorea da eta edozeini ondo gelditzen zaio.







Klik egin gehiago ikusteko...

2010/05/10

Gaurkoan COCO CHANEL

Gabrielle Bonheur Chanel, ezagunagoa Coco Chanel izenarekin (Saumur, Frantzia, 1883ko abuztuaren 19a - Paris, Frantzia,1971ko urtarrilaren 10a) moda diseinugile aurrelaria izan zen. Coco Chanel Moda Etxea sortu zuen. Iraultzailea, nortasun berezia eta haurtzaro zaila izan zuen emakume honek goitik behera aldatuko zuen modaren mundua.
Gabrielle Bonhour Coco Chanel Frantziako Saumurreko umezurztegian jaio zen 1883ko abuztuaren 19an.
Aita saltzaile ibiltaria zen eta ama etxeko lanetan aritzen zen. Pobrezian bizi ziren eta Gabriellek eta bere lau anai-arrebek haurtzaro gogorra eta behartsua izan zuten.
12 urte zituenean, tuberkuloziak hil zion ama eta aitak ez zuen ezer jakin nahi izan; umeak bi izebek Auvergeko Konderrian zuten umezurztegira bidali zituen. Hantxe dago Gabrielleren jaiotzaren erregistroa, bertan 1893an jaio zela jartzen duelarik.
Aitaren trakeskeriak, amaren heriotzak eta bakardadeak betirako markatu zuen Cocoren bizitza:
Haurtzaroan, beti nenbilen maitasun bila. Egunero pentsatzen zuen nire heriotzan, neure buruaz beste nola egingo ote nuen..., baina, egia esan, hilik nengoen, jada. Harrokeriak salbatu ninduen.
Izebekin ikasi zuen josten eta haria eta orratza erabiltzen trebezi handia zuela ikusi zuen. 17 urte zituenean, Aubazine umezurztegiko mojek jostun lana aurkitu zioten.


Nortasun handiko emakumea, edertasuna eta sentsualitate diskretua erakusten zuen; txikia zen eta ile motza eraman ohi zuen; 1905ean, kabareteko abeslari izatea erabaki zuen eta horretan aritu zen

3 urtez; jende asko ezagutu zuen, zenbaitekin amodiozko harremanak hasi zituelarik. Harreman hauetan uste zuen Cocok lortuko zuela bere betiko ametsa gauzatzea: jostun arrakastatsua izatea nahi zuen.
Klik egin gehiago ikusteko...
Previous Post Next Post Back to Top