2010/05/10

Gaurkoan COCO CHANEL

Gabrielle Bonheur Chanel, ezagunagoa Coco Chanel izenarekin (Saumur, Frantzia, 1883ko abuztuaren 19a - Paris, Frantzia,1971ko urtarrilaren 10a) moda diseinugile aurrelaria izan zen. Coco Chanel Moda Etxea sortu zuen. Iraultzailea, nortasun berezia eta haurtzaro zaila izan zuen emakume honek goitik behera aldatuko zuen modaren mundua.
Gabrielle Bonhour Coco Chanel Frantziako Saumurreko umezurztegian jaio zen 1883ko abuztuaren 19an.
Aita saltzaile ibiltaria zen eta ama etxeko lanetan aritzen zen. Pobrezian bizi ziren eta Gabriellek eta bere lau anai-arrebek haurtzaro gogorra eta behartsua izan zuten.
12 urte zituenean, tuberkuloziak hil zion ama eta aitak ez zuen ezer jakin nahi izan; umeak bi izebek Auvergeko Konderrian zuten umezurztegira bidali zituen. Hantxe dago Gabrielleren jaiotzaren erregistroa, bertan 1893an jaio zela jartzen duelarik.
Aitaren trakeskeriak, amaren heriotzak eta bakardadeak betirako markatu zuen Cocoren bizitza:
Haurtzaroan, beti nenbilen maitasun bila. Egunero pentsatzen zuen nire heriotzan, neure buruaz beste nola egingo ote nuen..., baina, egia esan, hilik nengoen, jada. Harrokeriak salbatu ninduen.
Izebekin ikasi zuen josten eta haria eta orratza erabiltzen trebezi handia zuela ikusi zuen. 17 urte zituenean, Aubazine umezurztegiko mojek jostun lana aurkitu zioten.


Nortasun handiko emakumea, edertasuna eta sentsualitate diskretua erakusten zuen; txikia zen eta ile motza eraman ohi zuen; 1905ean, kabareteko abeslari izatea erabaki zuen eta horretan aritu zen

3 urtez; jende asko ezagutu zuen, zenbaitekin amodiozko harremanak hasi zituelarik. Harreman hauetan uste zuen Cocok lortuko zuela bere betiko ametsa gauzatzea: jostun arrakastatsua izatea nahi zuen.
Klik egin gehiago ikusteko...
Previous Post Next Post Back to Top